Faktoria
Aingeru Epaltza
'Nagusia'
Athletic eta bere kultur fundazioa izan ditu hizpide idazle nafarrak.
-
Aingeru Epaltza
2:53 min
"Atzo jakin nuen Athletic futbol klubak kultur fundazio bat zuela. Jakin ere, fundazio horrek bertzeak bertze irakurzaletasuna bultzatzen duela bere jokalari eta zaleen artean. Zaharrak berri, pentsatuko du athleticzale batek baino gehiagok, baina nik atzo irakurri nuen estatu mailako egunkari baten edizio digitalean. Badakit aitorpen horrek are errudunago eginen nauela: zer eta kanpoko prentsan izatea hemengo berri. Barka nazatela hemengo kirol erreportari mamitsuek eta kirol esatari ausartek, beren lanekin hain gutxi higatu baditut begi-belarriak. Zer nahi duzue. Behin baizik ez naiz izan Sadarren, Bai Euskarari jaian, eta behin baizik ez San Mamesen, rock kontzertu batean". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko gaurko ''Sinadura'' Aingeru Epaltzaidazleak.