Faktoria
Garbiñe Espejo
'Euskadi ez da irla bat. 14.000 eurotik beherako hamar hitzarmen daude'
CCOOko Ekintza Sindikaleko eta Enplegu arloko idazkariak dio hitzarmen sektoreko hitzarmenak defendituko dituztela beti eta, aterkipe horretan, enpresa komenioekin baldintzak hobe litezkeela gero.
-
Garbiñe Espejo, Euskadiko Langile Komisioetako Ekintza Sindikaleko eta Enplegu arloko idazkaria
10:22 min
Beti, sektoreko lan hitzarmenak defenditzearen alde agertu da CCOO eta, 'aterki horren azpian', ahalegindu behar da, gero, baldintzak hobetzeko enpresa komenioak ixten. Hala mintzatu da 'Faktoria'n Garbiñe Espejo sindikatuko Ekintza Sindikaleko eta Enplegu arloko idazkaria 'Faktoria'n. Azaldu du modu horretan lortu dutela Bizkaiako ehungintza sektorerako hitzarmena hobetzea eta bide horretatik jarraituko dutela Euskadiko langileen baldintzak hobetzen. 'Askotan uste dugu Euskadi irla bat dela. Baina ez da horrela. Hemen, urtean 14.000 eurotik beherako soldata duten hamar komenio daude', jakinarazi du Espejok eta gehitu du emakumezkoak ari diren sektoreetan bizi dela prekarietate maila hori. Alde horretatik, beharrezkoa jo du martxoaren 8ko geldialdia eta zehaztu du bat egiten dutela Euskal Herriko Mugimendu Feministak egin duen deialdiarekin. Adierazi du, bi orduko gutxieneko geldialdia bultzatu dutela, eta ahal den arloetan 24 orduko grebra deitu duela CCOOek ere.