Itxi

Faktoria

Iñaki Iriarte

'Ezker abertzaletik ez nengoen urruti'

UPNko kide eta parlamentari ohia 'kontserbadore pesimista' da orain. Bere familia politikoaz aritu zaigu: Nafarroako erregionalistez, eta Jesusen hilobiaren zaindari diren familia palestinarraz

  • Iñaki Iriarte UPNko kidea eta Nafarroako parlamentari ohia

    Iñaki Iriarte EiTBren Bilboko egoitzan, elkarrizketaren aurretik, liburu bat irakurtzen

    20:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Abertzaletatasunetik jakobinismora egin du Iñaki Iriartek, pendulu baten tankeran, bidaia politikoa. Iruñean, familia karlista batean jaio zen eta Madrilen, unibertsitate garaian, euskaldundu. Hizkuntzatik egin zuen abertzaletasunera. 'Ez nengoen ezker abertzaletik urrun', esan du 'Faktoria'n, gertuko elkarrizketan: 'Banatzen ninduen gauza bakarra indarkeria zen', azaldu du eta horregatik babestu zuen Aralarren aukera. 'Zezenak hesitik ikusten nituen orduan', zehaztu digu baina militantziara ez zela pasa argituta. Doktoretza tesia egiten hasi zenean abiatu zuen konbertsioa, UPNko erregionalismoan amaitu arte. Orain, euskaldun, nafar eta espainol dela dio eta foru komunitatean jende asko dagoela hala sentitzen dena.

UPNko familia politikoaz bezala, hitz egin digu Palestinako familia politikoaz ere. Jesusen hilobi santuko giltza gordetzen dute bere senideek eta oso familia ezaguna dira Jerusalemen. Juduez mespretxuko begiradak jaso izan ditu horregatik. Eta begiratu horiek, eta eguneroko arazoak, eta zailtasunak ikusten direnean 'konprenitzen duzu', esan du, 'badirela arazo batzuk nehoiz konponduko ez direnak'.

Eta Palestinako arazoarekiko bezala da pesimista, orohar, munduaz. Ulertzen du ezkerrak, eta ezkertiarrak, baikortasunetik gauzak aldatzeko joera behar duela bere baitan. 'Eta ni', amaitu du, 'kontserbadore pesimista naiz'.