Itxi

Faktoria

Itsas emakumeak

'Itsasoan lan egiteko, emakumeok berdin balio dugu'

Ane Aizpuruak eta Izaskun Suberbiolak itsasoarekin lotura zuzena dute. Itsasoaren mundua gizonezkoen mundua izan arren, emakumeen presentzia areagotzen ari dela baieztatu dute. Eurak dira adibide.

  • Izaskun Suberbiola eta Ane Aizpurua

    Ane Aizpurua eta Izaskun Suberbiola

    15:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ane Aizpurua Nautika eta Itsas Garraioko graduatua eta izen bereko masterraren ikaslea da. Izaskun Suberbiola Mater museoko zuzendaria da. 'Nabigazioa, Arrantza eta Itsas Garraioa' izeneko goi zikloa egin zuen. Bi belaunaldi ezberdinetako emakumeak dira, baina komunean itsasoa dute.

Itsasoarekin lotuta, lehorretik, emakume askok egin izan dute lan. Baina itsasora, urteetan zehar, gehien bat gizonezkoak ateratzen ziren. Batez ere gizonezkoen mundua izan dela eta ezagutarazi beharra dagoela baieztatzen dute. Azken urteetan aldaketa egon da, klasean emakume gehiago daude, baina oraindik mundu ezezaguna dela azpimarratzen dute.

'Mundu ezezaguna da, eta emakumeentzako askoz gehiago. Horregatik, jendea animatu behar dugu. Itsasoan gizonezkoek dominatzen dute, baina ez dugu beldurrik izan behar eta emakumeok berdin balio dugu'.