Itxi

Faktoria

Ainhoa Aznarez

'Zenbakiek aukera ematen badute, berriz ere lauko gobernuan egongo gara'

Aldaketaren gobernuari eusten dioten lau alderdiek senaturako hautagaitza bateratua aurkeztea garrantzitsua dela dio, 3 senatari ateratzea posible izan daitekeelako.

  • Ainhoa Aznarez

    Ainhoa Aznarez

    15:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidente eta Podemoseko kideak 'Faktoria'n esan digunez, Nafarroako autogobernua defendatzeko eta beste lurralde batzuen errespetua bultzatzeko garrantzitsua da Espainiako senatuan ahotsa izatea. Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Izquierda-Ezkerrak osatuko duten koalizioak 3 senatari lortzeko aukera ikusten du.

Kongresurako zerrenda bateraturik ez dute adostu nahi izan, Aznarezek dioenez lehenetsi dutelako Izquierda Unidarekin estatu mailan lorturiko konfluentzia. Izquierda-Ezkerrarekin hauteskunde orokorretara elkarrekin joateko ateak irekita daudela esan du, eta Nafarroako hainbat herritan ere hizketan ari direla konfluentzietara iristeko.

Lauko gobernuaren lana azken urteotan garrantzitsua izan dela esan du, gobernu konpartituak giza eskubide politiko eta kultural gehiago sendotzea ahalbidetu duela. Nabarmendu du urte hauetan guztietan gai izan direla urtero aurrekontu proiektua onartzeko. Barcina eta Chivitek proposatzen zuten eszenatoki grisaren aurrean, Nafarroa koloretsuago egin dutela dio.

Podemosen baitan izandako arazoak ez dituela ondo eraman aitortu du Aznarezek, baina krisitik alderdia sendotuta irten dela. Izandako desadostasunak egotzi dizkio primarioak galdu zituen Laura Perez aurreko idazkari nagusiari. Pertsonalismoz eta infantilismoz jokatu duela salatu du.

Martxoaren 8ko greba eta mobilizazioek izandako oihartzunarekin harro eta pozik hitz egin du Parlamentuko presidenteak, eta aldarrikapen horiek politikan isla izan dezaten lan egingo duela agindu du, feminismotik beste politika batzuk egitea beharrezko jo.