Itxi

Faktoria

Zientzia

Zientzia eta Teknologia Fakultateak 50 urte bete ditu

Mende erdia bete du EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak. Urteurrena ospatzeko, jarduera sorta zabala antolatu dute datozen hilabetetarako. Fernando Plazaola dekanoarekin hitz egin dugu.

  • EHU

    EHU

    4:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zientzia Fakultatea zenak 1968-1969a izan zuen lehen ikasturtea. Euskal Herriko Unibertsitatea gauzatzeko urte batzuk geratzen ziren artean, eta Bilboko Unibertsitate Autonomoa izenekoaren gerizpean sortu zuten. Bilbo industrialaren beharrak tarteko, kimika irakastea zen lehentasuna, eta horren aitzakiatan jarri zuten martxan, baina azkenean bost karrera hasi zituzten, estreinako ikasturte hartan: kimika ez ezik, biologia, fisika, geologia eta matematika ere bai. Ordutik hona, hamaika mugarri izan dituzte. Leioara lekualdatu, ingeniaritza ikasketak integratu, izena aldatu… Bologna planera egokitzea izan da azken iraultza. Gaur egun, bederatzi gradu arrunt eta gradu bikoitz bat irakasten dute, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean.