Itxi

Faktoria

Nekane San Miguel epailea

''Orain arte ez dut ikusi akusatuen eskubideak urratu dituen 'ezer arrarorik'''

Kataluniako prozesua bultzatu zuten politikoen epaiketaren 'analisi juridikoa' egin du 'Faktoria'n Nekane San Miguel Bizkaiko Lurralde Auzitegiko magistratuak.

  • Nekane San Miguel, Bizkaiko Lurralde Auzitegiko magistratua. Argazkia: HABE.

    Nekane San Miguel, Bizkaiko Lurralde Auzitegiko magistratua. Argazkia: HABE.

    18:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hilabetea betetzera doa, Auzitegi Gorenean Kataluniako prozesua bultzatu zuten politikoen aurkako epaiketa hasi zela. Epe honetan, auzipetuek eta lekukoek azaldutakoez gain, bai defentsak eta baita akusazioko abokatuek erabili dituzten estrategiek eman dute zeresana. Manuel Marchena epaimahaiko presidenteak erakutsi duen jarrera eztabaidaren erdian kokatu da, 'inpartzialtasunez jokatzen ari ote zen' zalantzan jarri baitute, defentsaren ingurukoek. Beste batzuen iritziz, aldiz, 'epelegi jokatzen ari da, jarrera leunegia' izaten ari da Marchena epaimahaiko burua.

Orain arte epaiketak utzi duenaren 'azterketa juridikoa' eskatu diogu 'Faktoria'n Nekane San Miguel, Bizkaiko Lurralde Auzitegiko magistratuari. San Miguel epaileak esan digu, 'momentuz' ez duela ikusi 'ezer arrarorik', ez duela ikusi 'akusatuen eskubideak ez direla bermatzen ari' erakusten duen ezer. Fiskalaren galderak egiteko moduak harritu du San Miguel: 'lekukoek entzun eta ikusitakoa kontatu behar dute eta ez dute iritzirik eman behar'. Bizkaiko Lurralde Auzitegiko magistratuak zalantza erakutsi du, fiskalak ez ote duen lekukoen pertzepzio edo kalifikazioa bideratzen ari.