Itxi

Faktoria

Hezkuntza eredu bereziak

'Eskola batzuetan ikasleei gosea pasarazten zaie pobrezia lantzeko'

Gorka Otaegi

Amaia Maguregik bi urte daramatza munduan zehar hezkuntza eredu ezberdinak ezagutzen; autobus batean ematen diren eskoletatik hasi eta ikasleek psikologo lana egiten duten ikastetxe bateraino

  • Searching For Superman

    "Beste mundu eta hezkuntza eredu batzuk posible dira"

    27:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Notarik gabeko ikastetxeak, gizarteko arazoak lantzeko ikasleak "besteen larruan" jartzen dituztenak, elkarbizitza arazoak ikasleen arteko batzarrak eginez konpontzen dituztenak, ikasgelak autobus batean atontzen dituztenak... Era guztietako hezkuntza eredu eta proiektuak bertatik bertara ezagutu dituzte Amaia Maguregi eta David Fernandez bizkaitarrek munduan zehar daramatzaten bi urteotan.

"Davidek, ingeniari zela, bizimodua aldatzeko beharra sentitu eta beste hezkuntza eredu batzuk ezagutzera abiatu ginen. Horrela ekin genion Searching for Superman proiektuari", dio Maguregik. Europa, Asia eta Ozeanian topatutakoaren lagin bat ekarri digu Euskadi irratiko Faktoriara bidaiari berrekin aurretik.