Itxi

Faktoria

Ilustratzailea

Elena Odriozola: 'Marrazkien bidez istorioak kontatu behar dira'

Elena Odriozola ilustratzaile donostiarra Hans Christian Andersen sarietarako hautagai izango da. Ilustrazioaren munduan erreferentea da Odriozola eta bere ibilbidearen errepasoa egin dugu 'Faktorian'

  • Elena Odriozola ilustratzailea Faktorian

    Elena Odriozola ilustratzailea Faktorian

    19:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hogei urte baino gehiagoko ibilbidearekin, ilustrazioaren munduan erreferentea da Elena Odriozola donostiarra. Idazle handi askoren obrak ilustratu ditu : Mariasun Landa, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Julio Cortazar, Pablo Neruda… 100 liburu baino gehiagok dute Odriozolaren ilustrazioa. Sari ugari ere jaso ditu: Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala, Bratislavako Ilustrazioen Biurtekoko Urrezko Sagarra, Junceda Internacional Saria, Euskadi Saria... Nola egiten duen lan azaldu digu, besteak beste. Horrez gain, Donostiako Haur Liburutegi nagusira ere joan gara, eta Elena Oregi bertako arduradunarekin eta bertan zeude haurrekin Elena Odriozalaren lanaren inguruan hitz egin dugu.