Itxi

Faktoria

Ostiralean

Aiora Zulaika, 'Faktoria'ko elkarrizketa pausatuan

Pirritx pertsonaia albo batera utzita erantzungo die Maite Artolaren galderei.Gainera, klima aldaketaren kontra mundu mailan ikasleek deitutako protestei erreparatuko diegu.

  • Aiora Zulaika, ETBko 'Ahoz Aho' saioan

    Aiora Zulaika, ETBko 'Ahoz Aho' saioan

Ostiraletan, 'Faktoria'n, elkarrizketa pausatuarentzat gordetzen dugun tartera gonbidatu dugu Aiora Zulaika. Aiora, ez Pirritx. Pertsonaia albo batera utzita arituko da Maite Artolarekin, sudur gorria erantzita. Bere bizibideaz eta bere ibilbide pertsonalaz, alde humanotik.

Bestalde, martxoaren 15a klima aldaketaren aurkako borrokan azpimarratutako data da. Mundu mailako ikasle-huelga eta protesta eguna izango da biharkoa. Europako beste hirietan hasitako aldarrikapena, Euskal Herrira iritsiko da. Albistegian entzungo ditugu euskal ikasleen egiten dituzten aldarrikapenak eta elkarrizketa egingo diogu Ibai Alonsori, Estatuko protesta antolatu duen taldeko euskal ordezkariari.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, klima aldaketaren kontra mundu mailan ikasleen protestak deituta dauden egunean, Tolosako Orixe institutuan landu duten "Erronka glokalak" egitasmoa ezagutuko dugu. Belgikako ikasleekin elkarlanean landu dute klima aldaketaren gaia. Gainera, itunpeko ikastetxeetako greba dela eta, batxilerreko bigarren mailako ikasleen egoerari erreparatuko diogu. Azkenik, Pasaian bihar irekiko dute Xiango Gerlariak erakusketa, eta erakusketari buruz jakin beharrekoak kontatuko ditugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.