Faktoria
Asteartean
Ama bakarren aldarrikapenak, aitaren eguna eta zirkua, 'Faktoria'n
Gainera, Saharan liburutegia sortzeko 'Sherkat' proiektua ezagutuko dugu, eta Helsinkin euskara irakasten ari den Araitz Claramun nafarraren esperientzia ere kontatuko dugu.
-
Aita bat ume jaio berriarekin.
Asteartean, martxoaren 19an, Ainhara Zuazabeitiak gidatutako 'Faktoria' magazina izango dugu. Aitaren eguna eta jaieguna izaki, berezia izango dugu saioa, 10:00etatik 13:00etara. Hasteko, gazteak eta hezkuntza gaia landuko dugu Ainara de Miguel ingeniari eta Ikasmin akademiako arduradunarekin. Gainera, hala erabakita ama bakar izatea erabaki duten emakumeen aldarrikapenak eta bere esperientzia pertsonala kontatuko dizkigu Izaskun Lertxundik. 'Madres Solteras por elección' taldeko kidea da.
Bestalde, Saharan liburutegia osatzeko, 'Sherkat' izeneko proiektua bultzatzen ari dira Maider Alustiza eta Julia Ron. Gainera, aitatasunaz hitz egingo dugu Xabier Amuriza, Karlos Cid eta Nerea Ibartzabalekin. Aita baimenak eta eszedentziak hartu dituzten bi aitaren esperientziak entzungo ditugu. Euskal Herriko lehenengo zirku iraunkorra irekitzear dira Barakaldon; Zirko Domo du izena eta eurekin izan gara. Azkenik, Helsinkin euskara irakasten ari den Araitz Claramun nafarraren esperientzia ere kontatuko dugu.