Faktoria
Ostegunean
Jonan Fernandez, 'Faktoria'n
Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia izango da albistegiko gonbidatu nagusia. Magazinean, bestalde, Toti Martinez De Lezea izango dugu.
-
Jonan Fernandez. Argazkia: ETB
Jonan Fernandez, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia, izango da, ostegun honetan, 'Faktoria'ko gonbidatu nagusia. Errefuxiatuen nazioarteko eguna izanik, migrazio politikaz egingo dizkio galderak Maite Artolak, baina baita, bizikidetzari buruzkoak edota FARCeko gerrilariak gizarteratzeko programa baten baitan Kolonbiara egin berri duen bidaiaz ere. Elkarrizketa 09:00etan hasiko da, Nerea Azurmendi, Nerea Azurmendi eta Xabier Riezurekin osatuko den solasaldiaren baitan. Ostegunero bezala, Aingeru Epaltzarena izango da goizeko zortziak aurreko iritzi-jarduna.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Tazebaez enpresa jateko intsektuak merkaturatzen hasiko da Inect Label markarekin. Iskander Alkatek emango dizkigu xehetasunak. Bestalde, Mireia Roca-ren arkitektura tartean Frank Gerhy-ren bi eraikin aztertuko ditugu: Bilboko Guggenheim eta Eltziegoko Marques de Riscal. Gainera, Toti Martinez De Lezea elkarrizketatuko dugu, eta Xenofobiaren eta arrazakeriaren kontrako eguna izanik, Koinatuari belarrondokoa izeneko ekimena ezagutuko dugu
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.