Itxi

Faktoria

Jonan Fernandez

'Arazoa da ETAk egindakoa kritikoki kalifikatzeko erresistenzia dagoela'

Eusko Jaurlaritza 'garaile eta garaituen eskema' aplikatzen ari dela esaten dutenei erantzun die Eusko Jaurlaitzaren Bake eta Bizikidetza idazkariak.

  • Jonan Fernandez, Faktoria albistegian

    Jonan Fernandez, Faktoria albistegian

    22:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jonan Fernandezen ustez 'giza eskubideen urraketa guztiek balorazio kritiko eta espresua behar dute'. Eusko Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitza idazkariak Euskadi Irratiko 'Faktoria' albistegian esan du, 'biktimengatik' garrantzitsua dela. 'Biktimengatik, etorkizunarengatik eta bizikidetzarengatik', 'gertaera horiek kalifikatu eta gaizki egon zirela esan behar da' gaineratu du Fernandezek.

Erabiltzen diren hitzei ez die azpimarra jarri nahi Fernandezek. Bere iritziz, 'arazoa ez da hitza, arazoa edukia da. Arazoa da sakonean, erreflexio hori egiteko erresistentzia dagoela. ETAk egindakoari batzuek ez diotela kritikarekin kalifikatu nahi'. Irakurketa kritiko hori ezinbesteko jo du Fernandezez, 'baita presoen egoerarengatik ere'. Jaurlaritzako bake idazkariak gogoratu du, presoren bat bergizarteratzeko egoera dagoela esateko, epaileek preso horrek 'iraganareko delituarekiko duen distantzia kritikoa' kontuan hartzen dutela.

Garaile-garaitua

Eusko Jaurlaritza 'garaile eta garaituen eskema' aplikatzen ari dela esaten dutenei, 'Faktoria'n erantzun die Jonan Fernandezek. 'Gobernuak biktimengan, gizartearengan jartzen du gakoa' eta horri lotuta ez dute zalantzarik, iraganeana gertatu dena kalifikatu behar da. 'Denok onarten badugu Frankismoa, GALen krimenak torturak kondenatu behar dela espreski, zergaitik ezin da espreski gaitzetsi ETArena?. Galdera utzi du Fernandezek: 'Zer esango diegu gure seme-alabei? Ondo egon zela? Justifikatua egon zela'. Bake politiken arduradunak dio, 'hemendik 10 urtera gu ere epaituak izango gara eta perspektiba historikotik begiratuta galdera hau planteatzea zaila izango da '.