Itxi

Faktoria

Loaren kalitatea

Maitane Ormazabal: 'Orokorrean ez dugu gure ohea behar bezala garbitzen'

Munduko herritarren ia % 20ek loarekin zerikusia duen gaitz kronikoren bat du. Gure loaren kalitatea hobetzeko, oinarrizkoa da ohearen garbiketa, Maitane Ormazabalek oinarrizko aholkuak eman dizkigu.

  • Maitane Ormazabalek, gure logela behar bezala garbitzeko aholkuak eman dizkigu.

    Maitane Ormazabalek, gure logela behar bezala garbitzeko aholkuak eman dizkigu.

    27:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Munduko herritarren ia % 20ek loarekin zerikusia duen gaitz kronikoren bat du; askotan esnatzen dira, edota goizegi. Espainiako loaren elkartearen arabera, bataz bestekoa are altuagoa da, arazo puntualei buruz galdetzen badugu, izan ere, herritargoaren heren batek du lo hartzeko arazoren bat noizean behin.

Amaia Urrutiak, Galdakaoko Loaren unitateko medikuak, hainbat aholku eman dizkigu gure loaren kalitatea hobetzeko. Aholku horien artean dago gure logelaren garbiketa behar bezala egitea, eta horregatik etorri da gurera Maitane Ormazabal Txukuntzen enpresako sortzailea. Maitanek, aholku praktikoak eman dizkigu gure ohean dauden elementuak behar bezala garbitzeko, eta bereziki garbiketa hori noiz egin behar den azaldu digu, izan ere, bere hitzetan "orokorrean ez dugu gure ohea behar bezala garbitzen".