Faktoria
Ostegunean
21. Korrika, osteguneko 'Faktoria'n
Mertxe Mujika AEKren koordinatzaile nagusia eta Asier Amondo Korrikako arduraduna izango ditugu, 09:30ean. BBK Open Science eta Jaizkibel ametzez betetzeko ekimena ere ezagutuko ditugu.
-
21. Korrikaren aurkezpeneko irudi bat. Argazkia: EiTB
Apirilaren 4an abiatuko da 21. Korrika Garesen, eta xehetasunak emateko ‘Faktoria’ saioan izango dira Mertxe Mujika AEKren koordinatzaile nagusia eta Asier Amondo Korrikako arduraduna, 09:30etik aurrera.
Solasaldian, Xabier Riezuk, Nerea Azurmendik eta Martxelo Otamendik gaurkotasunari lotutako hainbat gai izango dituzte hizpide. Ekonomia gaiak, berriz, Niko Cuencaren eskutik. Eguneko zutabea Aingeru Epaltzak sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, zientzia denon eskura jartzeko, BBK Open Science jaialdia egingo da Bilbon eta bakterioekin marraztera joango gara. Jaizkibel mendiko berezko zuhaitzak ametzak eta aritzak izan dira. Eta berriro Jaizkibel ametzez betetzeko ekimena ezagutuko dugu Hondarribiko Talaia Institutuko ikasle eta irakasleekin. Gainera, Orereta ikastolako neska-mutilekin sorospen ikastaro batean izan gara igerilekuan. Ea zer ikasi duten…
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.