Faktoria
Aingeru Epaltza
'Barkamena'
Mexikoko lehendakari Lopez Obradorrek Mexikoko konkistan espainiarrek egindako bidegabekeriengatik Espainiari barkamena eskatzeko egindako eskaera izan du hizpide iritzi-emaileak.
-
Aingeru Epaltza
3:35 min
"Espainiar bat bisitan Hego Amerikako museo batean. Harekin doan gidak zehatz-mehatz azaldu du espainolek herri horretako zibilizazio zaharrak nola suntsitu zituzten, bertako biztanleak nola sarraskitu zituzten, nola kristautu zituzten bortxaz, nola ebatsi zituzten haien ondasunak. “Zure arbasoek hori guztia egin ziguten”, burutu du azalpena. Espainolak, orduan, gidari: “ez dirudizu indioa”. Eta gidak, azkar eta harro: “ez jauna, zuri-zuria naiz”. Espainolaren erantzuna: ”bada, zuri-zuria bazara, txarkeria horiek zure arbasoek egin zituzten, ez nireek, hona etorri gabe etxean gelditu baitziren". Honelaxe hasi du 'Faktoria'ko ''Sinadura'' Aineru Epaltza idalzeak