Itxi

Faktoria

Lehen sorospenak

Orereta Ikastolako ikasleak ondoezik dagoenari laguntzeko prestatu dituzte

Orereta Ikastolako DBHko ikasleak eta Oiartzo Batxilergoko Ikastolakoak lehen sorospenerako arreta-saioak egiten ari da. Eskola-curriculumean txertatuko duen Euskal Herriko lehen ikastetxea da.

  • ORERETA IKASTOLA, SOROSPEN IKASTAROA

    ORERETA IKASTOLA, SOROSPEN IKASTAROA

    15:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Une honetan norbaiten ondoan bazaude, eta ondoezik sentituko balitz, jakingo zenuke nola lagundu? Edo itsasoan bainua hartzen ariko bazina, eta pertsona bat itotzen ikusiko bazenu, nola jokatu jakingo zenuke? Bada, egoera horien aurrean zer egin ari dira ikasten Errenteriako eta Oiartzungo zenbait ikaslek. Orereta Ikastolako DBHko ikasleak eta Oiartzo Batxilergoko Ikastolakoak lehen sorospenerako arreta-saioak egiten ari da. Errenteriako Fanderia kiroldegian izan da 'Faktoria' jasotzen ari diren teoria eta praktika ezagutzen.

Aitor Perez Orereta Ikastolako gorputz hezkuntzako irakasleak ekimenaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Oier Ansa Gipuzkoako Igeriketa Federazioko Teknikariaren eskutik jaso dugu lehen sorospenerako arreta-saioa, eta 4. DBH-ko ikasleek ere euren esperientzia azaldu digute, igerilekuan bertan.