Itxi

Faktoria

Ostiralean

'Adiorik gabe', ostiraleko 'Faktoria'n

Proiektuaren zuzendari artistikoak izango dira gurekin: Koldo Almandoz, Aiert Beobide, Olatz Beobide eta Juantxo Zeberio. Zaporeak elkartearen bi ekimenen berri ere jasoko dugu.

  • 'Adiorik gabe' ikuskizunaren kartela

    'Adiorik gabe' ikuskizunaren kartela

'Adiorik gabe' proiektuaren zuzendari artistikoak izango dira ostiraleko ‘Faktoria’ saioko gonbidatu nagusiak: Koldo Almandoz, Aiert Beobide, Olatz Beobide eta Juantxo Zeberio. Hainbat adierazpideren bitartez, oroimena bildu eta berreraikitzeko ariketa gisa sortu zen ‘Adiorik gabe’. Apirilaren 6an, Patxi Arratibel, Jose Maria Elicegui eta Gladys del Estal omenduko dituzte, Donostiako Antzoki Zaharrean.

Gainerakoan, Iñaki Goirizelaiak eta Hedoi Etxartek gaurkotasunari lotutako gaiak izango dituzte hizpide, solasaldian.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk, Hasteko, Zaporeak elkartearen bi asmo aztertuko ditugu: asteburuko janari bilketa Lesbos-erako eta Mozanbikera doaz laguntzera. Oraitz Garcia Amianok emango dizkigu azalpenak. Gainera, nazioarteko tartean, Juanjo San Miguelekin Estatu Islamikoaren amaiera aztertuko dugu eta auto elektrikoen salmentei buruz galdetuko diogu Paul Zabala auto saltzaileari.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.