Faktoria
Astelehenean
Gure Esku Dago eta Mugi sistema, asteleheneko 'Faktoria'n
Marisol Garmnedia foru diputatua ariko zaigu Gipuzkoako mugikortasunaz. Gainera, Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu Gure Esku dagoren bozeramaile berriak elkarrikzetatuko ditugu.
-
Josu Etxaburu eta Amalur Alvarez. Argazkia: Gure Esku Dago
Astelehenetik aurrera, Gipuzkoako Mugi txartela Renferen aldirietako trenetan erabiltzeko modua izango dute bidaiariek. Goizetik jarraipena egingo diogu gaiari, eta 09:30etik aurrera, Marisol Garmendia Gipuzkoako Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako foru diputatua izango dugu gonbidatu ‘Faktoria’ saioan. Mugi sistemaz ez ezik, mugikortasunari lotutako bestelako gaiez ere hitz egingo dugu Garmendiarekin.
08:30etik aurrera, berriz, Gure Esku Dago dinamikako bozeramaile berriak elkarrizketatuko ditu Maite Artolak: Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu.
Solasaldian, Iñaki Galdosek, Gaizka Arangurenek eta Javier Diaz Nocik errepasoa egingo diete gaurkotasunari buruzko gaiei. Eguneko zutabea Nuria Lopez de Guereñuk sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, neskak harria jasotzen hastera gonbidatuko ditugu Joseba Ostolazarekin. Gainera, 'Hilekoa gorria ote?' erakusketa ibiltariaz ariko gara Ainhoa Aldazabalekin eta lan arriskuen prebentzioari buruz Zarauzko Photomuseum-en jarri duten erakusketa ikusiko dugu Goreti Garaterekin. Bestalde, Zauri kronikoentzako aposito berria sortu dute EHUko ikerlariek eta Itsaso Garcia Oruek azalduko digu zertan datzan, eta 'Más que piel' Gizonezkoen barruko arropari buruzko erakusketan izango gara Balmasedan.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.