Faktoria
Hilekoak
'Hilekoa gorria ote' izeneko erakusketa hilekoaren tabua hausteko
Hilekoari buruz egin diren lanak batu eta erakusgai jarri ditu Ainhoa Aldazabalek, emakumeak, kultura eta literatura lantzen dituen Skolastika egitasmoko kideak.
-
Hilekoak. Ainhoa Aldazabal.
11:28 min
Hilekoak izenarekin plazaratu du bost urteko lana. Elorrion izan du lehen geltokia, 'Hilekoa gorria ote' izena jarri diote erakusketari; orain, herriz herri zabaltzea da antolatzailearen asmoa.
Askotariko lanak jaso ditu Ainhoa Aldazabalek, emakumeak, kultura eta literatura lantzen dituen Skolastika egitasmoko kideak. Oro har, uste duguna baino gehiago idatzi eta sortu da hilekoaren inguruan. Liburuak, komikiak, performance deigarriak, mandala ikusgarriak... batu ditu Aldazabalek. Horrez gain, 'Faktoria'n gogoratu du hilerokoa ez dela gauza bera, esaterako, haurdun geratu nahi duenarentzat, gaixorik dagoenarentzat, edo bortxatu duten emakume batentzat. Erpin guztiak jaso ditu 'Hilekoak' lanean; eta edonorentzako zuzenduta dagoela esan digu, tabua hautsi eta naturaltasunez jokatzeko lagungarria izan nahi duelako.
Informazio gehiagorako: Skolastika webgunera jo dezakezue.