Publizitatea
Itxi

2019/04/01

15:01

Faktoria

Asteartean

Post-kapitalismoaz, 'Faktoria'n

Ia hiru hamarkada pasa dira, Sobiet Batasuna erori zenetik. Lander Beloki eta Adrian Zelaia ekonomialariak ariko dira gaiaz. Magazinean, Iker Lauroba eta Sonakay izango dira, euren arteko elkarlanaz.

  • Ekonomia irudikatzen duen irudi bat

    Ekonomia irudikatzen duen irudi bat

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ia hiru hamarkada pasa dira, Sobietar Batasuna erori eta sistema kapitalista mundu mailan hegemoniko bihurtu zenetik eta egoera berri baten aurrean gaude: post-kapitalismo edo kapitalismo ondoko garai baten aurrean egon gintezkeela esaten hasi dira hainbat ekonomia aditu. Lanbideen automatizazioak, finantza krisiek eta teknologia berriei lotuta etorri diren aldaketek paradigmaren birplanteamendua ekarri dute.

09:30etik aurrera, datorrenari begira jarriko gara Lander Beloki eta Adrian Zelaia ekonomialariak.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Berlingo eta Gernikako zeruak lotzeko instalazio artistiko bat egiten ari da Berlinen Michael Klant artista alemaniarra (Kondor Legioko baten semea), eta Maitane Azurmendi eta Angela Lopez gernikarren laguntzarekin ari da. Angela Lopez-ek emango dizkigu argibideak. Gainera, 'Wikimedia eta Hezkuntza' nazioarteko lehen konferentzia aztertuko dugu Aiora Mujikarekin. Bestalde, matematikaren astean 'Dantza pausoak matematikaren erritmora' jardunaldia egingo dute bihar Bilbon. Matematika eta dantza nola ezkontzen diren kontatuko digute Judith Rivas matematikariak eta Nagore de las Cuevas eta Arkaitz Pascuas dantzariek. Adimen artifizialak ordezkatuko al ditu politikariak? Galdera hori jarriko diegu mahai gainean Xabier Amuriza, Carlos Cid eta Nerea Ibartzabali, eta Joseba Laka adituak emango dizkigu adimen artifizialari buruzko datuak. Azkenik, Lauroba eta Sonakay elkarrekin gauzatzen ari diren proiektua ere ezagutuko dugu, Iker Lauroba eta Jose Luis Gimenez “Beltza” izango ditugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;