Faktoria
Postkapitalismoa
'Argi gelditu da azken 40 urteetako kapitalismo eredua eutsiezina dela'
Adrian Zelaia Ekai Centerreko zuzendari exekutiboaren eta Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko enpresa ikasketen dekanoaren gogoetak bildu ditugu.
-
Postkapitalismo egoeran al gaude?
15:01 min
Post-kapitalismoaz hitz egiten duen korrontea zabaltzen ari da nazioarte mailan. Paul Mason kazetari britaniarrak idatzitako liburuari tiraka, sistema kapitalista gainditu duen garaian gaudela defendatzen dute korronte horretako sustatzaileek. Baina Adrian Zelaia eta Lander Beloki ekonomialariek ez dute bat egiten izendapen horrekin. Bi ekonomia adituek 'Faktoria'n esan dute kapitalismo eredu berri batean gaudela baina, 'ezin da sistema berri edo eboluzionatu batean gaudenik esan'. 'Kapitalismoa aldatzen joan da eta krisian sartu garenean, eztabaidara iritsi gara baina, ez dut uste eredu berri batean gaudenik' esan du Zelaiak.
Paradigma aldaketarik ez baina, egiaztapen batean ados daude Zelaia eta Beloki: '40 urte daramatzagu kontraesankorra den garapenenan: ekonomia zorpetzean oinarritu delako, sistema kapitalista hankamotz dagoela jabetu gara'. Bi adituen ustez, argi gelditu da 'sistemak ez duela ondo funtzionatu, modu eutsiezinean hazten aritu gara'. Orain gakoa baldintza berriak jarri eta hazkunde modua aldatzea da.