Itxi

Faktoria

Xabier Barandiaran

'Belaunaldi berriak hasi dira konturatzen zor digital bat daukagula'

Hiperteknologizatutako gizarte honetan bizitza pribatuei eman diegun publikotasunaren kontra egingo du belaunaldi berriak? Baietz uste du Barandiaran adituak:'Aspektu askotan mugara iristen ari gara'.

  • Sare sozialen ikonoak pantaila batean

    Sare sozialetan gure bizitza pribatua publiko bihurtu dugu. Badator buelta?

    20:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Gosaltzen hasi ginen; bazkaritan asetu eta, orain, afari garaira iristen ari garenenean, konturatu gara hozkailua hutsik dagoela'. Aldaketa klimatikoarekin bezala, hala hasi dira sentitzen gazte belaunaldiak, hiperteknologizatutako gizarte honetan, euren bizitza pribatu guztia sarean dokumentatuta eta kontatuta dagoelako. Askotan, euren gurasoek egin dute hori, 'sharenting' izeneko praktikaren bitartez: Jaio zirenetik igo dituzte euren argazki eta ibilerak sarera. Eta zor digital bat utzi diete euren seme-alabei.

Joera horren kontrako lehen mugimenduak hasi dira somatzen Estatu Batuetan eta Xabier Barandiaran bat dator, indartu egingo direla mugimendu horiek etorkizunean. Azaldu du, teknologiaren kontra betidanik egon den oposizioaren testuinguruan kokatu behar dela erresistentzia hori, eta azpimarratu du 'erresistentzia edukitzea ona dela', orain arte, filtrorik gabe aritu garelako gure pribatutasuna publiko egiten, doan.

Azaldu du Europak uste duguna baino eskubide gehiago aitortzen dizkiola, legez, erabiltzaileari eta ariketa gisa proposatu du sare sozial bat aukeratu eta bertan utzi dugun arrastoa ezabatzea. Eta horren gainetik gomendio hau azpimarratu du bukatzeko: sare sozialetan baizik, mahaiaren bueltan eta bazakaritan jarrai dezagula konpartitzen bizipenak.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia