Faktoria
Nafarroako Zirkuitua
Nafarroako Los Arcos zirkuituan azafata aritzeko bularreko neurria 95-100cm
Larunbatean egingo duten Racing Weekend izeneko probarako azafaten bila ari dira; Garbo Events enpresak egin du lan-eskaintza eta derrigorrezko betebeharren artean, bularreko gutxieneko neurria dago.
-
Azafatei erasoa
5:10 min
Nafarroako Los Arcoseko zirkuituak argitu nahi izan du beraiek ez dutela zerikusi zuzenik probarekin, zirkuitua alokatu duen enpresaren auzia dela. Kaleratu duen oharrean agertu du iragarki sexisten kontra daudela, berdintasunaren aldekoak direla eta eskaera edo ekimen sexista guztien kontra daudela. Garbo Events enpresaren bitartez egin dute lan-eskaintza; errua, akatsa, bekadun batena dela esan du enpresak eta iragarkia kendu duela esan du.
Ez da lehengo aldia azafata lanetan aritzeko egindako eskakizunek edo eginbeharrek haserrea eragiten dutena.Txirrindularitzan, esaterako, podiumean zeudela azafata bati ipurdia ukitu zion Peter Sagan txirrindulariak. Miren Odriozola azafata lanetan aritu izan da, Euskal Herriko Itzulian besteak beste, eta bere esperientzia azaldu digu.