Itxi

Faktoria

Ostegunean

Garesen izango da 'Faktoria' goiz-goizetik, Korrikaren hasierari begira

Klika! Eginez hasiko du eguna Euskadi Irratiak goizean goizetik. Munduan zehar Korrika ibiliko diren beste hainbat euskaldun ere izango ditugu.

  • Korrikaren logoa

    Korrikaren logoa

Klika! eginez hasiko du eguna Euskadi Irratiak goizean goizetik. Eli Eraso lankidea bertan izango da, herriko eta AEKko arduradun eta boluntarioak nola antolatzen ari diren kontatzeko.

Goizeko 09:00etatik aurrera, berriz, Iñaki Esparza elkarrizketatu dugu 'Faktoria'n. EHUko irakasle da Esparza, zuzenbide prozesalean katedraduna, eta 'International Trial Watch' plataformaren izenean, aste honetan 'proces'a Auzitegi Gorenean bertan jarraitzen ari den nazioarteko behatzaileetariko bat.

Ostegunero bezala, Martxelo Otamendi, Nerea Azurmendi eta Xabier Riezu izango dira solaskide. Aingeru Epaltzarena izango da, berriz, goizeko zortziak aurreko zutabea sinatzearen ardura.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Korrikahasiko den egunean, Eskoriatzako Arizmendi ikastolakoek egin duten bideo ederraren nondik norakoak ezagutuko ditugu eta Parisen eta Sidneyn antolatu dituzten Korrikak ere erakutsiko dizkigute Lorea Ibañezek eta Izaskun Allendek. Gainera, arkitekturari eskainitako tartean, Jose Goia arkitektoaren ondarea aztertuko du Mireia Rocak eta Derioko hilerriari bisita egingo dugu, hilobien salneurria asko merkatu delako. Azkenik, Tupust kolektiboak lehenengo komikia kaleratu du, Tupust izenekoa, eta kolektiboko bi kide etorriko dira, Maite Gurrutxaga eta Ainara Azpiazu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.