Itxi

Faktoria

Esti Chamorro

'Gauza bera eskaini nion ahizpari, baina berak legez nahi zuen eutanasia'

Chamorro familiak ere erabat babestu du Angel Hernandezek bere emazte Maria Joseren suizidioan laguntzeko hartu duen erabakia. Iritzi dio 'inork ez duela eskubiderik gizon hori epaitzeko'.

  • Esti Chamorro (ezkerrean) eta Larraitz Chamorro (eskuinean)

    Esti eta Larraitz Chamorro

    4:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Larraitz Chamorro ELA gaitzarekin bizi da aspaldi eta gaisotasunak eragiten dion sufrimenduarekin amaitzeko eutanasia aldarrikatzen du. Bere ahizpa Estik Euskadi Irratiko 'Faktoria'n jakinarazi du berak ere suizidioan laguntzeko aukera eskaini ziola; 'Baina gero esan zidan ezetz, ezingo zuelako eraman ez jakitea gero niri zer pasako litzaidakeen'.

Madrilgo Angel Hernandez eta Maria Jose Carrascoren kasua ezagututa, bere burua 'isladatuta' ikusi duela kontatu du eta 'sufrimendu hori bizi duenak bakarrik dakiela zer den hori'. 'Inork', gaineratu du, 'ez du eskubiderik gizon hori epaitzeko'. Eutanasiak eskubidea behar duela esanez amaitu du, 'ez dela itxaron behar Espainiako hauteskundeak nork irabaziko dituen edo nork ez ikusi arte'.