Faktoria
Sexu gehiegikeriak
'Zein izango litzake gure bizitza sexu gehiegikeriak sufritu ez bagenitu?'
Josu Berrak eta Javi Hamzaouik 11 eta 7 urte zituztenean sexu-gehiegikeriak egin zizkietela kontatu digute.
-
Josu Berra eta Javi Hamzaoui, sexu gehigikeriak jasan zituzten 11 eta 7 urte zituztenean
18:25 min
Bizitzak Josu Berra eta Javi Hamzaoui bidelagun jarri ditu. Lantokian lehenengo. Hainbat urtetan eskola berean lanean aritu dira Javi eta Josu eta orain, erretiro adina hurbildu zaienean, bidelagun dira berriz ere baina, haurtzaroan biek sufritu dituzten sexu-gehiegikeriak salatzeko.
Josuk 'Faktoria'n kontatu digu Herrerako Lasalle eskola erlijiosoan, bertako fraile batek ikutuak egin zizkiola. Larriagoak dira Javiri, Irungo umezurtzen etxera joaten zen ile-moztaileak egin zizkion gehiegikeriak. Biek aitortu digute 'markak utzi' dizkiela jasandakoak, 'mina, amorrua eta gorrotoa' sentitzen ditu oraindik Javik eta galdera bat utzi digu Josuk: 'nola izango litzake nire bizitza, gehiegikeriak jasan izan ez banitu?'. Ez dute galdera horren erantzunik baina, eskariak dituzte: gizartearen babesa sentitu nahi dute, euren bezala gerkarati latzak jasan zituztenek, salaketa publikoa egin eta bide judiziala egin dezaten.