Itxi

Faktoria

Ikastolen Elkartea

'Pareko soldatak ditugu, ordu lektibo eta egonkortasunean dago aldea'

Jose Luis Sukia, Ikastolen Elkarteko zuzendaria

  • Jose Luis Sukia, Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusia

    Jose Luis Sukia, Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusia

    14:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko eskoletan konpondu gabe dagoen lan gatazkak, Ikastolengan jarri du fokoa. Azken asteetan, batek baino gehiagok alderatu ditu sindikatuek ikastoletan sinatu zuten lan hitzarmena eta gizarte ekimeneko itunpeko eskoletarako eskatzen dutena. Testuinguru honetan, Jose Luis Sukia Ikastolen Elkarteko zuzendariak azalpenak eman ditu 'Faktoria'n. Argi utzi nahi izan du, bi lan hitzarmen desberdin direla. Badaude berdinak diren puntuak: 'gutxi gora behera soldata berdina dugu' eta hiru puntuta bildu ditu aldeak: 'egonkortasuna, ordu lektiboen banaketa eta kategoria baxuenetan hobekuntzak'.

Egonkortasunari dagokionez, azken 20 urtetan ikastoletan abian duten sistemaren bitartez, kaleratzeak ez egitea bermatu dute. 'Harro esan dezakegu' , esan du Sukiak, 'ez dela inor ez dela kaleratu gelaren bat galdu delako. Hori funtsezkoa da'. Irakasleak, ikastolen elkarteko beste egoitzaren batean birkokatu dituzte, gelaren bat galdu denean. Irakasleek ikasleekin ematen dituzten orduetan, Ikastolen elkartearen lan-ildoa da, tutoreek 'gazteen jarraipena egiteko denbora behar dutela. Filosofia horren barruan, ordu lektiboakkentzen dizkiogu tutoreei'. Azkenik, 0-3 urte arteko epean lanean izan diren hezitzaile laguntzaileen kategoria desagertu-arazi du Ikastoelen elkarteak: '2 urteko epea eman diogu gure buruari, langileak birformatu eta era horretan, kategoria baxuenetan dauden langileei hobekuntzak emateko'.