Itxi

Faktoria

Apirilak 11

Bernardo Atxagarekin solasean, osteguneko 'Faktoria'n

'Soinujolearen semea' filmaz, literaturaz eta gaurkotasunari lotutako bestelako gaiez hitz egingo du Maite Artolak Atxagarekin.

  • Bernardo Atxaga

    Bernardo Atxaga

Bernardo Atxaga idazlea izango da osteguneko 'Faktoria' saioko gonbidatu nagusia. Soinujolearen semea filmaz, literaturaz eta gaurkotasunari lotutako bestelako gaiez hitz egingo du Maite Artolak Atxagarekin, 09:30etik aurrera.

Solasaldian, Martxelo Otamendik, Xabier Riezuk eta Nerea Azurmendik parte hartuko dute. Eguneko zutabea, berriz, Aingeru Epaltzak sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.

10:00etan hartuko du magazinaren lekukoa Manu Etxezortuk. Hasteko, OIT erakundearen mendeurreneko nazioarteko kongresoa ari dira egiten Oñatin eta bertatik hitz egingo digu Zigor Ezpeletak, Mondragon Korporazioko giza kudeaketaren arduradunak. Gainera, Mikel Telleria ezagutuko dugu. Googlerako itzultzaile lanak egiten ditu, besteak beste, eta Punch boxing ere bai.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.