Faktoria
Maddalen Arzallus
'Itzulia Basque Country?'
Neolitikoaren amaieran asmatutako gurpiletik hasi, eta Euskal Herriko Itzulia eta Korrika alderatu ditu bertsolariak.
-
Maddalen Arzallus
2:52 min
"Neolitikoaren amaiera aldera asmatu omen zuten historiako asmakuntzarik handienetako bat: gurpila. Ez zuten ordea hasiera hasieratik garraiorako erabili. Lehen garaietan, disko edo plater modura baliatzen zuten, eltzeak edo ontziak egiteko. Ezer gutxi dakigu gurpilaren asmakuntzaz. Badakigu kristo aurreko 3.500. urte inguruetan sumeriarrek erabiltzen zutela, badakigu inoizko zaharrena Liublianan, Eslovenian topatu zutela... Baina ezin jakin zehazki nor edo nortzuk izan ziren ideia borobil hura izan zutenak. Hain izan zen borobila, ze mundu guztiari eman baitzion bira. Hain izan zen borobila, denborak ere bat hartu zuela hankartean aurrera jarraitu ahal izateko. Gaur egun, ezer gutxi ginateke gurpilik gabe. Hortxe geratuko ginateke ez aurrera ez atzera. Pentsa, adibidez, juxtu momentu hontan, Euskal Herrian behar beharrezkoak ditugu bi ekimen nagusietarako. Gurpilik gabe, ez legokeelako ez Korrikarik, ez Euskal Herriko itzulirik". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Maddalen Arzallus bertsolariak.