Faktoria
Apirilak 15
Korrikaren amaieraren biharamuna, asteleheneko 'Faktoria'n
Espainiako Gorteak aukeratzeko hauteskunde kanpainako laugarren egunean, EAJko Aitor Estebani egingo diogu elkarrizketa.
-
Korrika 21
Igandean bukatuko da 21. Korrika Gasteizen, eta biharamunean, egunak emandakoaren berri jasoko du ‘Faktoria’ saioak. Lekukoak daraman mezua izango da hizpideetako bat; ondo bidean, haren egilearekin edo egileekin.
Horrez gain, Espainiako Gorteak aukeratzeko hauteskunde kanpainako laugarren egunean, EAJko Aitor Estebani egingo dio elkarrizketa ‘Faktoria’ saioak, EITBko Administrazio Kontseiluak onartu dituen irizpideei jarraituz. Solasaldian, Iñaki Galdosek, Gaizka Arangurenek eta Iker Riojak gaurkotasunari lotutako gaiak jorratuko dituzte. Eguneko zutabea Nuria Lopez de Guereñuk sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.
10:00etan ekingo diogu magazinari. Hasteko, plastikoa berrerabiliz egindako eserlekuak jarri dituzte Etxebarrin eta bertan eserita hasiko dugu saioa. Eserlekuak egin dituen Garra enpresako arduraduna (Paul Soroa) ere bertan izango dugu. Gainera, UNICEF benetako kontziliazioaren aldeko kanpaina ari da egiten eta Garazi Barriuso etorriko zaigu xehetasunak ematera, eta AGIFES elkarteari buruz hitz egingo dugu Buruko Osasunari eskainitako tartean. Tailak eta bere ondorioak ere aztertuko ditugu Janire Azkueta taila handietako modeloarekin, ACABE elkarteko Mari Jose Arruti sikologoarekin eta Amaia Alves diseinatzailearekin eta Mikel Telleria ere ezagutuko dugu. Itzultzailea da eta Google da bere bezero nagusia. Azkenik, Atzean Zuloa izeneko umoregileak ezagutuko ditugu
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.