Faktoria
Apirilak 16
Hauteskunde kanpainaren bueltakoak, astearteko 'Faktoria'n
Espainiako Gorteak aukeratzeko hauteskunde kanpainako elkarrizketen tartean, alderdi popularraren txanda izango da. Magazinean, sormenari tarte zabala eskainiko diogu.
-
Hauteskundeen jarraipen taldea, EiTBko irratietan
Espainiako Gorteak aukeratzeko hauteskunde kanpainako elkarrizketen tartean, alderdi popularraren txanda izango da asteartean, 'Faktoria'n. Laura Garrido elkarrizketatuko du Maite Artolak, 08:30etik aurrera.
Solasaldian, Xabier Riezuk, Laura Mintegik eta Jesus Prieto Mendazak gaurkotasunari lotutako gaiak izango dituzte hizpide. Eguneko zutabea Aingeru Epaltzak sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.
10:00etan, ekingo dio magazinari Ainhara Zuazabeitiak. Hasteko, 'Gille gau gau' sormenerako gunera bisita egingo dugu, bere sortzailea ezagutuz. Giller Iraola da bera, 43 urte ditu eta duela gutxi diagnostikatu diote hiperaktibitatea. Ondoren, Gorka Salces poeta ezagutuko dugu. Donostia Kultura poesia sariaren irabazlea da eta ekainean liburua argitaratuko du. Gainera, “Porrotak eta aukerak kudeatzen ikasteko saioa” gidatu behar du Leire Olaberria txirrindulari profesional ohiak Errenterian eta berarekin hitz egingo dugu. Eta gai hori jarriko diegu mahai gainean Karlos Cid, Xabier Amuriza eta Nerea Ibarzabal-i: porrotak eta aukerak. Azkenik, Joxe Pablo Arriaga eskulturgilearen ibilbide profesionala aztertuko dugu. Besteak beste Donostiako Auzmendi dendako erakusleihoetan ikus liteke bere lana bolada honetan.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.