Itxi

Faktoria

Apirilak 17

Aste Santuko oporretako irteera, asteazkeneko 'Faktoria'n

Loiuko aireportuko pasabideetako langileek deitu duten greba mugagabeari eta errepideetan egon daitezkeen gorabeherei egingo diegu jarraipena. Hauteskunde elkarrizketan, Mertxe Aizpurua, EH Bildu.

  • Loiuko aireportuko irui bat

    Loiuko aireportuko irui bat

Loiuko aireportuko pasabideetako langileek deitu duten greba mugagabeari jarraipena egingo diogu Faktoria' saioan asteazkenean, baita errepideetan egon daitezkeen gorabeherei ere.

Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpainako elkarrizketen tartean, Euskal Herria Bilduren txanda izango da. Mertxe Aizpurua elkarrizketatuko du Maite Artolak, 08:30etik aurrera.

Solasaldian, Amaia Espinosak, Hedoi Etxartek eta Iñigo Adurizek parte hartuko dute. Eguneko zutabea, berriz, Elixabete Larrinagak sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik. Koldo Almandozek zinema munduko kontuak izango ditu hizpide, 10:00ak baino lehen.

10:00etan, ekingo dio magazinari Ainhara Zuazabeitiak. Chillida Lekuk ateak zabalduko dituen eguna izanik, bertatik abiatuko dugu saioa. Gainera, Juxe argazkilaria ezagutuko dugu. Modu analogikoan dihardu eta bere laborategira egin diogu bisita. Bestalde, La Oveja Latxa proiektua ezagutuko dugu. Ekoizle txikien euskal produktuak merkaturatzeko egitasmoa da. Gainera, 3D inprimagailuekin bitxiak egiten dituzten Posidonia dendara joango gara

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.