Faktoria
Posidonia estudioa
'3D inprimagailuarekin froga bat egin ostean sortu ziren gure bitxiak'
Maria Romero Laspiurrek eta Jaime Artetxek 'Posidonia' proiektua osatzen dute. Euren estudioan 3D inprimagailuarekin egindako bitxiak egiten dituzte, eta nola sortzen diren erakutsi digute.
-
Maria Romero Laspiurrek eta Jaime Artetxek "Posidonia" estudioa osatzen dute.
12:27 min
Posidonia estudioa, Donostiako Segundo Izpizua kalean dagoen proiektua da, eta Maria Romero Laspiur eta Jaime Artetxe daude proiektu honen antzean. Maria arte mundutik dator, eta Jaime berriz ingeniaritzatik, duela denbora bat Jaimek 3D inprimagailu bat erostea proposatu zion Mariari, eta froga bat egitea erabaki zuten, Mariak marraztutako lore batekin, inprimagailuan atera zenarekin belarritako bat egin zuten, eta sarera igo zuten "horrela hasi zen gure proiktua, broma bat zena gure proiektuan bilakatu zen".
Estudio honetan teknika horrekin egindako bitxiak saltzen dituzte, eta gainera tailerrak antolatzen dituzte ikasi nahi duenari teknika hau nola erabili erakusteko. Posidonoia estudioan gainera beste artista batzuek egindako sorkuntzak ere ikusgai daude. Mariak eta Jaimek azaldu digute "aukera bat nahi dutenei lagundu nahi diegu", gainera iragarri dute lehiaketa bat abiatu dutela hilabetero artista batek euren estudioan bere lanak ikusgai jarri ditzan.