Itxi

Faktoria

Apirilaren 29an

Hauteskunde biharamunean, 'Faktoria' berezia

Iñaki Galdos, Gaizka Aranguren, Nerea Azurmendi eta Jesus Egigurenen analisia izango dugu.

  • Hauteskunde mahai baten irudia

    Hauteskunde mahai baten irudia

'Faktoria' saio berezia izango da astelehenekoa, osorik bezperako hauteskunde emaitzei eta haien balorazioari eskainitakoa. Iñaki Galdos, Gaizka Aranguren, Nerea Azurmendi eta Jesus Egigurenen analisiarekin laguntzaz aletuko ditu Maite Artolak bozketetako emaitza denak. Alderdietako ordezkariengana ere joko dute balorazioa egin eta aurrera begirako akordio aukerei buruz hitz egiteko.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Abaigarreko udalekua berritzeko crowfounding bidez dirua biltzen ari dira. Ainitze Calongek kontatuko digu zertan ari diren. Gainera, baserriak partekatuz bizi dira Gorka eta Oihane; euren esperientzia ezagutuko dugu. Bestalde, umeak eta pantailak gai kezkagarria da. Osasunaren Mundu Erakundeak hainbat gomendio eman ditu 5 urtez beherako umeei begira. Gomendio horiek aztertuko ditugu eta Iparraldeko hainbat eskolatan pantailarik gabeko erronkak martxan dituztenez, Eneko Joaguria irakaslearekin hitz egingo dugu. Otsoen lurraldea web serieak Los Angeles-en saria jaso duela eta, Ane Lindane aktoreari egingo diogu elkarrizketa. Orain gainera 'Autentikoak' Euskal Telebistako saio berrian ari da parte hartzen. Azkenik, Auschwitzi buruzko erakusketa arrakastatsua New York-era darama Musealia enpresak. Itziar Palaciosek kontatuko digu zergatik ari den erakusketa hau hain arrakastatsu izaten eta nola ari diren prestatzen New York-eko erakusketa.