Faktoria
Arnaldo Otegi
'Gure babesa doakoa izango da bakarrik eskuina gelditzeko bada'
EH Bilduren mezua eta ERCrekin bat egiteko propososamena 'oso ondo ulertu' direla, 'emaitzak ezinhobeak' direla eta maiatzaren 26rako oso ondo kokatuta daudela dio koordinatzaile nagusiak.
-
Arnaldo Otegi
7:54 min
'Jendeak ulertu du proposamena: Esquerrarekin egindako akordioa eta gure botoa erabilgarria izango dela eskuinari aurre egiteko eta politika soizal aurrerakoiak egiteko', esan du 'Faktoria'n Arnaldo Otegik eta inkesta guztien kontra 'emaitza ezinhobeak' eman dizkiela azpimarratu du: 'Berriz ere frogatu da Euskal Herrian beste era batera bozkatzen dela' eta boto hori Madrilen erabakiorra izango dela uste du. Euren botoa, berretsi duenez, 'eskuina gerarazteko izango da doakoa' baina iragarri du Pedro Sanchezek eta PSOek sekulako presioa izango dutela Ciudadanosekin bat egiteko eta, hala balitz, kontra egingo dutela gogor. 'Ikusiko dugu Sanchezek zer motatako aukerak ematen dituen; berak erabaki beharko du zer Pedro Sanchez egiten duen: Ciudadanosekin egin nahi badu: aurrez aurre izango gaituzte; plurinazionalitatearen alde eginda, aukera bat irekiko da'.
Maiatzaren 26ko hauteskundeetara begira 'oso ondo kokatua' ikusten du Otegik EH Bildu. Uste du Gipuzkoan badutela irabazteko aukera eta Araban, aldiz, Gasteizko alkatetza lortzekoa. 'Hemengo arazoei buruz hitz egin nahi dugu, hemen ere erregimena badagoelako. Inorekin sartu gabe gure proposamenak egingo ditugu. Lanean jarraituko dugu', amaitu du.