Faktoria
5000 Bai proiektua
'Uste baino hobeto goaz, baina lehen etapak oso gogorrak izan dira'
Ester Garcia eta Javier Agirre Trondheimetik Santiagorako bidea bizikletan egiten ari dira, transplanteen garrantziaz kontzientzia pizteko. Oslo inguruan harrapatu ditugu.
-
Ester Garcia eta Javi Agirre
9:05 min
Javier Agirreri giltzurruneko transplantea egin zioten duela 5 urte. Beti izan da kirolaria, eta azken urte hauetan, ez dio kirola egiteari utzi.
Horregatik, eta organuen ematearen garrantziaz kontzientzia pizteko, Esterrekin batera 5200 km-ko bidea egiten ari da, Norvegiatik Santiagora.
Abiatu aurretik elkarrizketa egin genien 'Faktoria'n, eta orain, zer moduz doakien jakin nahi izan dugu. Oslotik 40 bat kilometrora daude. Egunean 100 km-ko etapak egiten dituzte batazbeste, eta euren eguneroko jarduna euren blogean eta sare sozialetan idazten dute.