Itxi

Faktoria

Amasa-Villabona

'Va Gera Herri Bat'

Amasa eta Villabona duela 400 urte elkartu zirela ospatzeko, 'Va gera herri bat' ikuskizuna prestatu dute. Mila urteko historia kontatuko dute ordu eta erdiko jaialdi anitz eta ikusgarrian.

  • Migel Zeberio 'Va gera herri bat' ikuskizunari buruzko xehetasunak ematen Faktorian

    Migel Zeberio 'Va gera herri bat' ikuskizunari buruzko xehetasunak ematen Faktorian

    18:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Migel Zeberio musikari tolosarra da ikuskizunaren zuzendaria eta 'Faktoria'n izan dugu. Azaroan jaso zuen enkargua eta oso epe laburrean sekulako jaialdia prestatu dute. Musika klasikoa, trikitixa, bertsoak, rapa, dantza garaikidea, pop musika, poesia, antzerkia, abesbatzak, erraldoi eta buruhandiak, errementaria zuzenean lanean, oilasko jokoa, errebotea, lanbideak....denetik izango du 'Va Gera Herri Bat' ikuskizunak.

Joan Manuel Serrat abeslariak ere parte hartuko du jaialdian, bideo baten bidez. Villabonan bizi izandako da Serrat, Sacem lantegian 'aprendiz' aritu zelako. Ezin izan du etorri, baina oso jator erantzun die bideo batean bere oroitzapenak bidaliz eta esan die, gustatuko litzaiokeela etortzea.

Bi emanaldi izango dira Villabonako Olaederra kiroldegian, maiatzaren 3an eta 4an, eta aurrerago Donostian eskaintzea ere gustatuko litzaieke.

Entzun Migel Zeberio-ri egindako elkarrizketa ikuskizunaren xehetasunak ezagutzeko.