Faktoria
Inaxio Oiazabal, SARE
'Pedro Sanchezek badu espetxe politikan pausoak emateko babesa'
Presoen eskubideen aldeko Sare plataforma 5 urte betetzear denean, Inaxio Oiarzabal bozeramailea elkarrizketatu dugu.
-
Inaxio Oiarzabal, Sare plataformako bozeramailea
20:27 min
Mariano Rajoyren gobernu popularra agintean zela sortu zen Sare plataforma. Orain urte bete, Pedro Sanchez sozialista agintera iritsi znean 'itxaropenak sortu zirela' onartu du Inaxio Oiarzabal SAREko bozeramaileak 'Faktoria'n baina, 'praktikan ez da aldaketarik izan'. Hurbilketa gutxi batzuk izan dira, 25 bat, baina Euskal Herritik gertu dauden presondegietara soilik, Oiarzabalek zehaztu duenez. Euskal Herritik '300-350 kilometro inguruko eraztuna sortu dute' eta inguru horretara gerturatu dituztela erantsi du. Ikusi dutenaren aurrean, kritika utzi du SARE plataformak: 'Sanchezen gobernuan esaten dutenetik egiten dutenera alde handia dago. Ez dute esaten dutena egiten, praktikara jo behar dute. Ikusteko dago azken hauteskundeen ondoren zein pauso ematen dituzten'.
5 urteko ibilbidearen ondoren, Sare plataforman uste dute presoen eskubideen aldarrikapena gizartea sendotu dela. Politikan, PP ez beste taldeek bat egin dute espetxeratuen eskubideen defensan. Espainiako Kongresuan ordezkaritza izango duten EAJ eta EH Bildurekin harremanak izan ditu Sarek eta bi alderdiek sakabanaketa politika desagertzeko konpromisoa 'Madrilera eramateko konpromisoa' erakutsi diote Sare plataformari. 'Podemosen bera bide horretan' ikusten dute eta hortaz, Inaxio Oiarzabalek dio 'Pedro Sanchezen gobernuak baduela pausoak emateko babesa'.