Itxi

Faktoria

Operaren Europako Eguna

'Operan ere denetik dago, zineman eta bizitzan bezala'

Operaren Europako egunaren atarian Miren Urbieta-Vega sopranoa eta Andeka Gorrotxategi eta Iker Casares tenorrak elkartu ditugu. Operara hurbiltzeko aholkuak eman dizkigute.

  • Miren Urbieta-Vega sopranoa Manu Etxezorturekin Euskadi Irratiko estudioaren ate aurrean

    Miren Urbieta-Vega sopranoa Manu Etxezorturekin

    30:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sasibil Elkarte Lirikoaren 20. urteurreneko Opera jaialdian abestuko du Miren Urbieta-Vega sopranoak larunbatean Victoria Eugenian. Ametsetan bere diskoaren aurkezpen kontzertuak ere ari da eskaintzen. Donostiako Musika Hamabostaldian ere hartuko du parte udan. Esan digu Operan denetik dagoela zineman eta bizitzan bezala: Komedia erromantikoak, ikaragarrizko dramak, heriotzak, opera historikoak...ba da non aukeratua. Hori bai, komeni da operara joan aurretik, kontatzen duen historia ezagutzea, hobeto ulertzeko eta gehiago gozatzeko.

Dresden-etik hitz egin digu Andeka Gorrotxategi tenorrak. Puccini-ren Tosca operan abestu behar du Alemaniako hiri horretan eta han dabil. Australian ikaragarrizko arrakasta du Abadiñoko abeslariak eta oso ezaguna egin zen Sidney-ko Opera-Etxearen teilatu gainean abestuz egin zuen bideoa.

Bruselatik mintzatu zaigu Iker Casares tenorra. Bertan egiten ari diren Seafood arrain azoka garrantzitsuan harrapatu dugu, angula enpresa batean egiten duelako lana. Hain zuzen ere Bruselan dabilelako ezin izan du larunbateko Sasibil elkartearen omenezko kontzertuan parte hartu, baina lotura estua du Sasibil-ekin eta Luis Mariano elkarte lirikoarekin. Urrian, Verdi-ren Nabuco operan hartuko du parte.