Faktoria
Akelarre
'Akelarre' pelikularen filmatzean izan da 'Faktoria', Debako Sakonetan
Pablo Agüero zuzendari argentinarraren gidaritzapean ari dira egiten 'Akelarre'ren filmazioa. Iker Ganuza eta Koldo Zuazua ekoizleekin hitz egin dugu, baita Amaia Aberasturi protagonistarekin ere.
-
Akelarre
16:26 min
Akelarre begirada feminista duen drama historikoa da. 1609. urtean sorginkeriagatik egindako epaiketa batean inspiratuta dago.
Zazpi astez filmatuko dute, ekainaren 23ra arte. Bizkaian, Laga hondartzan egon dira; Gipuzkoan, Sakoneta hondartzan ari dira filmatzen eta bertan izan da 'Faktoria'. Iparraldeko Saran eta Nafarroako Lesakan herrian ere filmatuko dute, besteak beste. 2020an estreinatuko dutela aurreikusten dute, udazkenean.
Izen ezagun askok osatzen dute lantaldea: Pablo Agüero filmaren zuzendaria da, Eva no duerme lanekoa. Javier Agirre da argazki zuzendaria; Handia, Dantza eta Loreakeko argazki zuzendaria. Amaia Aberasturi eta Álex Brendemühl dira protagonistak. Aberasturi, zinematan dagoen Martxoak 3 pelikulan ere protagonistetako bat da. Brendemühl, aktore katalana da eta ezaguna da 7 urte, Petra edo Heroes filmetan egindako lanarengatik. Horrez gain, 800 hautagaien artean 5 emakume aukeratu dituzte -Garazi Urkola, Irati Saez de Urabain, Jone Laspiur, Lorea Ibarra, Yune Nogueiras- eta haiekin ere hizketan aritu gara.
Koprodukzio independentea da, Sorgin Films AIE da ekoiztetxea, Iker Ganuzaren Lamia Producciones eta Koldo Zuazua Kowalski Films ekoiztetxez osatutakoa.