Faktoria
Aingeru Epaltza
'Ohore'
Memoria Historikoari lotuta, Francok Nafarroako lau udalerritako ohorezko herritar izaten jarraitzen duela gogorarazi du idazle nafarrak.
-
Aingeru Epaltza
3:11 min
"Francisco Franco diktadoreak segitzen du izaten Nafarroako lau udalerritako ohorezko herritar. Hala da Martzillan, Miranda Argan, Irunberrin eta Esteribarren. Ez zeuden jakinean. Nafarroako Gobernuak jakinarazi die, halako izendapena posible egin zuen akordioa ezeztatzeko errekerimenduarekin batera. Izan ere, Memoria Historikoari buruzko Nafarroako Legearen arabera, legez kanpokoak dira ohore horiek, irain egiten dielako frankismoaren biktimei. Udalerri horietan gaur egun nagusi den indarraren kolorearen araberakoa izan da Nafarroako Gobernuak hartu duen erantzuna. Esteribarren eta Mirandan badute data izendapena ezeztatzeko". Honelaxe hasi du 'Faktoria'ko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.