Itxi

Faktoria

Maiatzaren 16an

Bizkaiko eta Bilboko hauteskunde eztabaida, astearteko 'Faktoria'n

Unai Rementeria (EAJ), JOne Goirizelaia (EH Bildu), Xabier Jimenez (Elkarrekin Podemos), Aitana Lopez (PSE).

  • Hauteskunde eztabaidako partaideak

    Hauteskunde eztabaidako partaideak

Igandeko hauteskundeei begira, astearteko 'Faktoria' saioak Bilboko eta Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagaiak hartuko ditu, EITBko Administrazio Kontseiluak erabakitako irizpideen arabera. Mahai inguruan bilduko direnen artean daude Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusi eta hautagaia, Jone Goirizelaia EH Bilduren Bilboko alkategaia, Xabier Jimenez Elkarrekin Podemosen bigarrena Bilboko Udalerako eta Aitana Lopez Euskadiko Alderdi Sozialistaren Batzar Nagusietarako hautagaia.

Solasaldian, Javier Arrietak eta Iñigo Adurizek parte hartuko dute. Eguneko zutabea, berriz, Amatiñok sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, LGTBI kolektiboak jasaten dituen erasoei, irainei eta fobiei buruzko erreportajea egin du Olaia Otxotekok. Gai horri helduko diote, gero, Josebe Blancok eta Uxune Martinez-ek. Gainera, lihogintza berreskuratu du Errenteriako bere etxaldean Aran Garmendiak eta bisita egin diogu. Azkenik, familia enpresei buruz ariko gara, Unai Arzubiaga EHUko Ekonomia eta Enpresen Fakultateko irakaslearekin, eta hirugarren eta laugarren belaunaldiek enpresari indarrean eusten dioten bi adibide izango ditugu, “La casa de las labores” eta “Berasategi kafe-etxea”.