Itxi

Faktoria

Maiatzaren 16an

Lan eskaintza publikoen 'B' aldea, asteazkeneko 'Faktoria'n

Igandeko hauteskundeei eskainitako tartean, Miren Larrion EH Bilduren Gasteizko alkategaia elkarrizketatuko du Maite Artolak, 08:30etik aurrera.

  • 2018ko Osakidetzako LEPa.

    2018ko Osakidetzako LEPa. Argzakia: EFE

Hilabete baino gutxiago falta da Hego Euskal Herrian hezkuntzako bi lan eskaintza publiko egiteko. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ia 1.900 lanpostu publiko eskainiko dituzte; Nafarroan, berriz, 600 postu baino gehiago.

Hautaprobetara aurkezten den jende kopurua aintzat hartuta, ezinbestekoak dira azpiegitura handiak eta antolaketa lana. Horiei erreparatuko die asteazkeneko 'Faktoria' saioak: Eusko Jaurlaritzak, lan eskaintza publikoak antolatzen dituen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta BEC erakustazokako antolaketa taldeak emango dituzte xehetasunak.

Igandeko hauteskundeei eskainitako tartean, Miren Larrion EH Bilduren Gasteizko alkategaia elkarrizketatuko du Maite Artolak, 08:30etik aurrera.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Felix Ibargutxi kazetariari egingo diogu elkarrizketa. Aurten hartu du erretiroa. Gainera, Dantzerti eskolako lehen promozioko ikasleak 'lizentziatzeko' zorian daude, eta bisita egingo digute. Igor Razkin zuzendaria eta lau ikasle izango ditugu gurekin. Azkenik, 'Atzean zuloa', Youtuben umorea euskaraz egiten duen taldea ezagutuko dugu. Iban Aizpurua, Maddi Juanikorena eta Zuriñe Gonzalez etorriko zaizkigu.