Faktoria
Aingeru Epaltza
'Pelotaixak'
Azkoitian Pilotari Eguneko nesken txapelketari lotutako mezuekin iznadako zalaparta izan du hizpide idazle nafarrak.
-
Aingeru Epaltza
2:55 min
"Zein euskal gizartea baino feministagoa? Nork Euskal Herriko biztanleok baino prestutasun handiagoa emakumeen eskubideen eta berdintasunaren alde jokatzeko? Non gureak baino manifestazio handiagoak martxoaren 8an? Non gurean baino erantzun jendetsuagoa eta suminduagoa gizon talde baten bortxaketa baten ondotik? Begira euskal kultura: emakumeak buru jarri dira literaturan, bertsolaritzan, antzerkian, kazetaritzan. Begira euskal kirola. Nola ahantzi emakumeen futbol taldeek San Mames, Sadar edo Anoeta handietan izandako betekadak. Behingoz, zerbaitetan ginen eredu. Zerbaitetan, bide-erakusle. Eta gu harro. Harro atzo arte. Ezaguna da berria. Txio matxistak Azkoitiko Pilotari Egunean". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.