Itxi

Faktoria

Lehen promozioa irtetear

'Gure lana duintzeko balio du Dantzertik'

Gorka Otaegi

'Urduri' eta 'graduatzeko irrikan' topatu ditugu ikasketak amaitzear diren Euskadiko Goi Mailako Antzerki eta Dantza eskolako lehen promozioko ikasleak.

  • Dantzertiko lehen promozioko ikasleak

    Urrutia, Arizabaleta, Mirasolain eta Carreto Dantzertiko 1. promozioko kideak eta Razkin zuzendaria

    28:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Duela 4 urte arte, Euskadin ez zen Goi mailako Arte Dramatiko edo Dantza ikasketak egiteko aukerarik. Jendeak Masril edo Bartzelona bezalako hirietara jo behar izaten zuen diziplina hauetan unibertsitate mailako tituluak eskuratzeko. Hori da, esaterako, Elene Carretoren kasua: "Batxilergoa amaitzean Madrilera alde egin behar izan nuen, baina, jakin nuenean Dantzerti zabaldu behar zutela, berehala itzuli nintzen".


Geroztik, "esfortzu eta sofrimendu handiak eta izerdi asko" bota ostean, Goi Mailako Eskolak historian emango dituen lehen tituluek artisten "lana duintzeko" balioko dutela uste du Beñat Urrutia dantza ikasleak. "Lau urte gogor izan dira", baina, Dantzertin bidea "maitasunez eta kariñoz" egiten dela azpimarratu du Beñat Arizabaleta Arte Dramatikoko ikasleak. Jugatx Mirasolain Arte Dramatikoko irakasleak gaineratu du "eskola gaztea" izanik, "ikasle gutxi" direla eta, ondorioz, ikasle eta irakasleen arteko harremana "oso estua" dela. "Hori oso puntu garrantzitsua da lan egin eta proiektuak sortzeko".


Izan ere, Dantzertin, arte dramatiko eta dantzaren diziplina ezberdinak eta prozesu osoak lantzen dira; hasi sorkuntzatik eta emanaldietaraino. Igor Razkin zuzendariak "diziplinartekotasunaren garrantzia" nabarmendu nahi izan du: "Dantzerti Estatuko eskola bakarra da arte eszeniko ezberdinak uztartzen dituena, horrek ikasleei ate asko zabaltzen dizkie, gero eurek aukeratzeko aukera izan dezaten".