Faktoria
Maiatzaren 24an
Jon Plazaola aktorea, 'Faktoria'ko hurbileko elkarrizketan
Bestalde, hauteskunde elkarrizketen baitan, Eneko Goia Donostiako alkate eta EAJren alkategaia elkarrizketatuko dugu.
-
Jon Plazaola
Bost denboraldi arrakastatsuren ondoren, ekainean bukatuko ditu Jon Plazaola aktore urretxuarrak 'Alli Abajo' telesaileko lanak. Proiektu berrietan murgilduta dago orain; besteak beste, 'Losers' (Galtzaileak) obra prestatzen, Aitziber Garmendiarekin batera. Entseguetara bidean, ‘Faktoria’-n egin du geldialdia, eta saioak ostiralean emango du harekin izandako elkarrizketa.
Horrez gain, igandeko hauteskundeei eskainitako tartean, Eneko Goia Donostiako alkate eta EAJren alkategaia elkarrizketatuko du Maite Artolak, 08:30etik aurrera.
Solasaldian, Maite Ubiriak, Iñaki Goirizelaiak eta Jesus Prieto Mendazak parte hartuko dute. Eguneko zutabea, berriz, Begoña Muruagak sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Europako Parlamenturako Hauteskundeei begira jarriko gara Juanjo San Miguelekin eta Jabier Unzetabarrenetxea-rekin (EHUko nazioarteko harremanen irakaslea eta Europako Batasuneko Integrazioan aditua). Gainera, Iruñeko Iturrama institutukoak Europako Espazio Agentziak antolatutako CANSAT lehiaketako finalera iritsi dira eta gurean izango ditugu. Azkenik, CANNESeko zinema jaialdiaren berri ekarriko digu Begoña del Tesok