Itxi

Faktoria

Glovo plataforma

'Glovok lege-iruzurra egin eta langileek sekulako presioa jasaten dute'

Glovok autonomo faltsuak egiten dituela salatu du Mikel Ruiz Eragin plataformako kideak, Bilboko gazte prekarizatuen asanbladako kideak. Langileen lan-baldintzen inguruan xehetasunak eman dizkigu.

  • Glovoren kontrako protesta

    Glovoren kontrako protesta

    12:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Larunbatean, 22 urteko gazte bat hil zen Glovoko kutxa horia bizkarrean zeramala, bizikleta baten gainean zihoan, lanean ari zen, eta kamioi batek harrapatu zuen gaztea. Bartzelonako heriotzak alarma guztiak piztu ditu, baina ezbehar larri horren aurretik ere Glovoko langileek euren lan baldintza kaxkarren berri eman izan dute; autonomo faltsuak direla, presio handia jasaten dutela eta oso diru gutxi irabazten dutela salatzen dute, besteak beste. Bien bitartean, Sasha Michaud, Glovo enpresaren sortzaileetako batek langileen lan-baldintzen inguruan hitz egin du eta beren lan egiteko era defendatu.

Gurera ere iritsi da Glovo, plataformak zenbat langile dituen jakitea oso zaila den arren, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan ikus daitezke jada Glovoren kutxa horia daramaten langileak. Mikel Ruiz Eragin plataformako kideak, Bilboko Gazte prekarizatuen asanbladako kideak ahotsa eman die langile horiei.