Itxi

Faktoria

Plastikoari boikota

'Aste betez, plastikoan datozen produktuak ez erostea lortu nahi dugu'

Ekainaren 3tik ekainaren 9ra bitartean, plastikoan bilduta edo ontziratuta datozen elikagaiei boikota egiteko kanpaina antolatu du ZERO WASTE, ZERO ZABOR erakundeak.

  • Plastikoan bilduta datozen produktuak ez erosteko kanpaina. Ekainaren 3tik 9ra

    Plastikoan bilduta datozen produktuak ez erosteko kanpaina. Ekainaren 3tik 9ra

    10:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Datorren astelehenean, ekainaren 3an abian jarriko duten kanpaina, proba gisa hartu du ZERO WASTE, ZERO ZABOR mugimenduak. Aste betez, astelehenetik igandea bitartean, plastikoz bilduta datozen elikagaiak ez erostea lortu nahi du elkarteak. Norberak bere etxetik poltsak eta ontziak eraman ditzala, saltoki txiki zein handietara. Europako ZERO WASTE mugimenduak antolatu du ekimena eta Euskal Herrian dagoen erakundeak bat egin du proposamenarekin. Veronica Diaz Euskal Herriko ZERO WASTE mugimenduko bozeramaleak eman ditu azalpenak 'Faktoria'n.