Itxi

Faktoria

Euskara EHU | Medikuntza

Leire Ugarte: 'Gure helburua tribunala aldatzea da'

Gradu amaierako lana aurkezterakoan gazteleraz edo ingelesez aritzeko eskaria jaso zuen Leire Ugarte ikasleak dio badagoela nahikoa hautagai epaimahaiak kide euskaldunekin osatzeko.

  • Euskal Herriko Unibertsitatea

    Euskal Herriko Unibertsitatea

    12:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Medikuntza gradu amaierako lana euskaraz aurkeztu zuen Leire Ugartek eta horretarako ez zen arazorik izan. Arazoa sortu da, lan hori hautatua izan denean ohorezko matrikula lortzeko finalista bezala. Hori ebatzi behar duen epaimahaiko bi kide ez dira euskal hiztunak, eta lana euskaraz egin duten ikasleek bi mezu jaso dituzte aste honetan, iradokiz aurkezpenean gaztelera erabil zezatela, gutxienez diapositibetan.

Mezu horiek jasotzea presioa direla salatu dute Leire Ugarte, eta egoera berean dauden gainerako ikasleek. EHUko euskara dekanotzak barkamena eskatu die. EHUko iturriek Euskadi Irratiari adierazi diote, akats puntuala dela gertaturikoa, epaimahaiaren osaketan dagoela akatsa, eta hori zuzentzeko asmoa adierazi du. Euskal Herriko Unibertsitatearen hizkuntza politikarekin ez datorrela bat ere, badiote.

Leire Ugartek 'Faktoria'n esan duenez, positiboki hartzen dituzte barkamen eskariak, baina euren helburua da tribunala aldatzea, aurten ezin bada ondorengo urteetan, antzeko egoerak errepika ez daitezen. Bere esanetan, badago nahikoa hautagai euskaldun epaimahaiak osatzeko.